Lamourous zentroan futbolzale asko bizi dira, eta noski, baita Realzaleak ere.
Partidetara joan gara, urtebetetze oso bereziak ospatu ditugu futbolari ohiekin batera, “Experience Match Day” n parte hartu dugu... baina, orain arte, ez dugu esperientzia honetan parte hartu: hasi berria da, baina oso itxura ona du...
Paco, Elena, Coro, Jose Ángel, Miguel, Xanti, Jose Mari eta Josema: futbolarekin hainbat modutan lotutako pertsonak, astero tailerrak partekatzen dituztenak, beren bizitza lotuz eta gogoratuz futbolarekin bizitako uneen bidez. Tailer hauetan oroitzapenak berreskuratu eta partekatzen dituzte eta honela ongizatea sortzen die motibatzen eta gustatzen zaien gai batetik abiatuta. Futbolean oinarritutako erreminiszentzia programa da, beste tailer batzuetan hain eragin positiboa izan duena.
Mitxel eta Bixio lagun ditugu futboleko bidaia honetan, ereserkiak abestuz, unea gogoratu, pertsonak, estadioak, jokaldiak, topaketak...
Bizitzen ari garena kontatuko dizuegu.
Proiektuaren egoera: Bukatuta
Saioak ekainean amaitu ziren, 12 topaketaren ondoren. Oraingo honetan, topaketa guztiak Lamourousen izan dira, ez da irteerarik egin Zubieta edo Anoetara.
Futbolaren, bidaien, lagunen, alaitasunen, tristuren, jokaldien... inguruan bizitako esperientzia pertsonal asko partekatzeko aukera izan dute. Izan ere, hurbiletik ikusita, beti da ustekabea nola zure interesgune diren une eta xehetasun horiek oroimenean hain tinko mantentzen diren, atzo gertatu izan balira bezala. Gogoratzea eta partekatzea, beti da ona.
Taldearen barruan sortzen den harremana ere ikus daiteke: hurbiltasuneko eta elkarrekiko laguntzako harremana, komunikaziora bultzatzen gaituena eta erronkak jartzen dizkiguna.
Beste behin ere, eskerrak eman nahi dizkiegu Mitxel eta Bixiori taldeari eskaini dioten dedikazioagatik.








